Ongi etorriak Jai-Alai ostatura

Gure ostatu erosoa eta modernoa da eta Nafarroako Leitza herrian kokatuta dago. Leitza herri eder eta dinamiko bat da eta harriz eta egurrez eraikitako etxe ederrak ditu. Aldi berean herria natura ikusgarriaz inguratua dago, oso aproposa oinezko eta bizikletazko ibilbideak egiteko. Leitzako herria ezaguna da baita ere bertatik atera diren modalitate desberdineko elitezko kirolari aunitzengatik, batez ere pilota eta herri kirolan.

Bere edertasunagatik eta bere plaza ederragatik, Leitzako herria zenbait serie eta filmen oholtza izan da, horien artean nabarmenena “8 apellidos vascos” filma ezagunarena.

Ostatuaren Jai-Alai deitura (Frontoiek izaten dutena leku aunitzetan), proiektu hau abian jarri zuten eskualdeko lau pilotari ezagunek jarritakoa da.

Zalantzarik gabe gure ostatua aukeratzeak, deskantsatu eta lasaitasunaz eta soseguaz gozatzeko aukera emanen dizu Nafarroako iparraldeko lekurik ederrenetako batean. Aldi berean bere kokapen onak, zonalde eta inguruko leku interesgarrienak bisitatzeko aukera ematen du, bai barnealdean eta baita kostaldean ere.

Jai-Alai ostatua Leitzan, Nafarroa
Logelak

hartzeko 33 leku; bikoitzak, hirukoitzak eta familiarrak (4-6 lagun)

Ekipamendua

Terraza logelatan, haize egokitua, berogailu zentrala, TB

Zerbitzuak

WI-FI, bizikleten alokairua, informazio turistikoa, aparkalekua.

Elbarriak

Eraikin egokitua; Sarbidea, igogailua, logelak, komunak

TURISMOA

Bisitatzeko intereseko leku aunitz inguruan

Ikusi +
OSPAKIZUNAK

Ospakizun eta besta ugari urtean zehar

Ikusi +
AKTIBITATEAK

Etxetik kanpo aktibitate desberdinak egiteko aukera

Ikusi +
GASTRONOMIA

Zonaldeko plater tipikoak dasta itzazu

Ikusi +