OSTATUA

Jai-Alai ostatua Leitza herriaren kanpoaldean kokatua dagoen erakin moderno batean kokatuta dago. Leku lasaia da, nahiz eta Landa industrialdean kokatua egon.

Ostatuak denetara 14 logela ditu, denak eraikinaren bigarren solairuan sakabanatuak. Hauetako batzuk elbarrientzako egokituak daude, bertarako sarbidearekin batera. Logela gehienak terraza pribatua daukate eta inguruko ikuspegi ederra eskaintzen dute. Ostatuak gosaria hartzeko gela-jangela bat dauka bertan gosaldu nahi dutenentzat.

Logela eta ostatu barneko dekorazioa xumea, polita eta gaur egunekoa da. Ispiluen gainean, zonaldeko eguneroko bizitza irudikatzen dute apaingarri alegorikoak ditu.

Logela guztiak komuna pribatua dute, haize egokitua, berogailua eta Interneterako konexioa (WIFI edo kableren bidez) eta TB.

Eraikinaren beheko partean, supermerkatu ttiki bat eta kafetegia bat daude.

Eraikinaren kanpoaldean berriz aparkaleku bat dago eta urrunago haurrentzako bi jolastoki Leizaran errekaren bazterrean. Hauetako batetik errekara jaisteko aukera dago udako egun beroenetan sartu-irten bat egiteko

Inskripzio kodea UHS00870

  • Jai-Alai ostatuaren sarrera
  • Ostatuko igogailuko sarbidea
  • Ostatutako harrera
  • Senar-emazte logela terraza pribatuarekin
  • Motibo alegorikoak hall-an
  • Aparkalekua osatuaren ondoan
  • Haurrentzako parkea Leitzaran erreka ondoan