ZER BISITATU

Leitzako herri ederra, Leitzarango aranean kokatua dago, Plazaola bide berdeak gurutzatzen du eta mendi eta baso hostotsuaz inguratua dago. Herriak eta inguruak aisialdirako aukera aunitz eskaintzen dituzte. Gainera bere kokapen eta komunikazio onak, hiriburu nabarmenenak ezagutzeko aukera ematen du desplazamendu handirik egin gabe.

Jarraian leku esanguratsuenak:

Leitza, herria

  • Leitzako etxeak
  • "8 apellidos vascos" filamren etxea
  • San Migel eliza
  • Udaletxea eta herriko plaza
  • Aieneko garbilekua
  • Harriz eta egurrez egindako etxeak, balkoi eder eta luzeekin. Betako esaera zaharra batek dio bertako etxeak elkarren artean haserre daudela.
  • Filmen eszenatokia: buena nueva, 8 apellidos vascos Dantza, Goenkale…
  • San Miguelgo eliza: XVII. mendearen bukaeran eraikia. Inguruko ikuspegi ederra.
  • Udaletxea eta Euskal Herria plaza: Herriko gune nagusia. Merkatua ortzilero.
  • Bertze intereseko lekuak; Aieneko garbilekua, Iberoko bilduma arkeologikoa.

Inguruan...

  • Leitzalarrea monumentu naturala
  • Ixkibar aisialdi gunea
  • "Peru harri" museoa
  • Santuario de San Miguel de Aralar
    Aralarko San Migel santutegia
  • Leitzalarrea: Izaietako izeidia. Legalki monumentu natural bezala babestua.
  • Ixkibar: Aisialdi gunea mahaiak, erretokiak eta panelekin hornitua.
  • Aralarko San Migeleko Santutegia: Nafarroako espiritualtasun gunerik zahar eta errotuenetakoa.
  • Intereseko bertze lekua: Peru harri (Harriaren parkea. Leitza), Orgiko basoa…

Aktibitateak etxetik kanpo

  • Ruta Plazaola
    Bizikletazko ibilbideak Plazaolatik
  • Iribaseko iturburua
  • Cueva de Mendukilo
    Mendukiloko koba
  • Parque Aventura Beigorri
    Beigorri abentura parkea
  • BTT ibilbideak Plazaolako bide berdetik: Donostia eta Iruña batzen zituen trenbide zaharretik ibiltzeko 50km baino gehiago.
  • Oinezko ibilbideak: Aukera zabala inguruan; Iribasko iturburua, Leitzalarrea, Albisuko begiratokia…
  • Mendukiloko kobak: Barrunbe natural ikaragarriak magiaz eta xarma eta misterioz beteak.
  • Turismo aktiboa: Beigorri abentura parkea (Familientzako egokia).

Ospakizunak

  • Herriko bestak
  • Inauteriak
  • Orantzaro eguna
  • Taloaren eguna
  • Herriko bestak: Abuztuaren 10tik 15era ospatzen dira, San Tiburtzioren ohorez.
  • Inauteriak: Urtarrileko laugarren igandean eta segidako astelehen eta asteartean ospatzen dira.
  • Orantzaren (Olentzero) eguna: Erakusketak etxeetan eta Orantzaro lehiaketa.
  • Bertze ospakizunak; Zintzarrots, Kabalgata, Santa Ageda bezpera, taloaren eguna…

Gastronomia

  • Xingarra eta gasna taloa
  • Arkume brasak brasan erreta
  • Onndoak Leitzalarrean
  • Ardi gasna
  • Taloa, Nafarroa iparraldeko artoaz egindako ohiko opila. Txistorra, xingarra, gasna edo txokolatez bete daiteke.
  • Brasan erretako arkume eta txahal haragia oso estimatua dira zonaldean
  • Naturan lortutako produktuak; Onddoak, gaztainak, perretxikoak, masustak…
  • Bertze produktu gomendagarriak; Txistorra, ardi gasna, mamia…

 

Intereseko web orriak

Web orria hauetan Leitza eta inguruak ezagutu eta gozatzeko informazio guztia daukazu.

Leku guztietatik hurbil

  • San Sebastian/Donostia

  • Donostiara : 34min. A-15 autobia hartu Donostia norabidean.
  • Bilbora : Ordu 1 eta 24 min. A-15 autobia hartu Donostiako norabidean eta gero AP-8 autopista Bilboko norabidearekin.
  • Biarritzera : 1h 4 min. A-15 autobia hartu Donostiako norabidean, eta gero A-63 autopista hartu Baionako norabidean.
  • Iruñera : 40 min. A-15 autobia hartu Iruñeko norabidean.
  • Gasteizera: 1h 7min. -15 autobia hartu Iruñeko norabidean. Irurtzun parean A-15 Iruñera bidean , eta ondoren ,A-10 autobia hartu Gasteizeko norabidean eta ondotik A1 autobia Gasteizeko.