ZERBITZUAK

Jai-Alaiko apopiloak, beren egonaldia interesgarria eta atsegingarria izan dezaten, ostatuak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu.

Gosariak

Ostatuak, hala eskatzen duten apopiloentzako, gosariak emateko gela bat dauka prestatua. Bertan gosari osoak eta elikagarriak eskaintzen dira edozeinek bere etxean gosaldu dezakeen  produktuez osatua; Esnea, infusioak, opilak, zukuak…

Interneteko konexioa

Ostatuak eraikin guztian Interneteko konexioa dauka. Konexioa kablerekin egin daiteke logela horretarako prestatuak baitaude edo haririk gabe WI-FIren bidez

.

 

Informazioa turistikoa

Herria eta ingurua hobe ezagutzeko, ostatuak leku interesgarriak ezagutzeko gidak eta esku orriak eskaintzen ditu, bertzeen artean Mendukiloko kobak  edo Leitzalarreko parajea. Aldi berean oinezko ibilbideak egiteko gidak eskaintzen dira.

Bizikleten alokairua

Leitza inguruan BTT ibilaldiak egiteko mendiko bizikletak eskaintzen dira alokairu moduan. Holakoak egiteko leku ohikoa eta egokia Plazaolako bide berdea da. Ostatuak denetara 16 bizikleta eskaintzen ditu.

Tarifak: 2 ordu: 6€ / ½ eguna: 9€ / 1 eguna: 15€

Aparkalekua

Ostatuaren ondoan aparkaleku publiko bat dago eta ostatuan egonaldia egin ezkero ez da arazorik iaten bertan ibilgailua aparkatzeko.